Larunbat honetan solaspoteoa Donezteben

Solaslagun taldeak hasiak dira dagoeneko biltzen eta lehenbiziko aparteko ekintza izanen da bihar. Ohi bezala, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak elkartzeko eta arratsalde atsegin bat pasatzeko planarekin ekinen diegu ikasturte honetako aparteko jarduerei, solaspoteoarekin alegia. Beraz, euskaraz lasai ederrean aritzeko eta ongi pasatzeko gogoz bazabiltza, honako hau duzu hitzordua: azaroaren 26an, larunbatarekin, 17:00etan Donezteben. Jarraian informazio gehiago.

Solaspoteoa 2016-11-26