Aurtengo udalekuak abuztuaren 11n bukatu ziren Lesakan, eta uztailaren 28an gainerako herrietan. Teknikariak, begiraleak… udalekuen balorazioak egiten eta memoriak idazten gabiltza egunotan, hurrengo urtean zer kontuan hartu eta zer hobetu jakiteko.

Halere, profesionalek egin dezakegun edozein balorazioren gainetik, bi parte hartzailek egin diguten eskaerak argi uzten du udalekuak bikain joan direla. Biek ere urteak eman dituzte udalekuetan, baina adina dela-eta hurrengo urtean ezin izanen dute parte hartu. Hortaz, mankomunitateari eskaera idatziz egin diote hurrengoan ere izen hartzeko aukera izan dezaten eskatuz.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.