2. Bideo rallya egingo dute Lesakan, urriaren 3an. Alhondigako arkupeetan geldituak dira larunbatean, 09:30ean. Film laburren lehiaketa izaten da bideo rallya. Goizean lagun koadrila bildu, eta taldetan banatuko dira. Gai bat izanen dute, eta gai horren arabera grabatuko dute egun osoan grabatu beharrekoa. Arratsaldean, berriz bilduko dira denak, eta filmak muntatuko diztuzte ordenagailuekin. Hau da, film labur bat eginen dute, egun bakarrean! Nahikoa da argazki kamera baten bideo grabagailua film eder bat egiteko. Bideo rallyaz deus gehiago jakin nahi izanez gero, eskatu informazioa Josebari: 676 29 33 95, Josevixky@hotmail.com. Joseba ibiliko da egun horretan edozein zalantza izanez gero laguntzeko, eta, gainera, aholku teknikoak emanen dizkizue. Eta, dudarik gabe, lehiaketa bat baita, sariak izanen dira film labur onenarentzat. Sariak sari, film labur guziak emanen dituzte arratsaldean; karrikan, eguraldi izanez gero, eta, arkupeetan, euria eginez gero.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.