2017ko Etxepare Saria

Aurtengo Etxepare sarira 26 lan aurkeztu dira. Horien artean Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estévez del Diego egileek aurkeztutako ARRAROA albumak irabazi du 2017ko Etxepare saria.

Arraroa albumean haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu, eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, bineta gisa, topikoei ihesi, eta benetako errealitatea agerian utziz.

Etxepare literatur saria Nafarroako hainbat euskara zerbitzuk antolatzen dugu eta Pamiela argitaletxeak argitaratzen du.

Prentsa oharra