Solaslagunen izena emateko epea ireki dute

Solaslagun egitasmoan izena emateko epea ireki dute urte berriarekin. Joan den urte bukaeran Euskaraldia izan genuen, euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiteko. Solaslagun egitasmoak izpiritu horri eusten dio, eta aukera ematen die euskara hobetu eta praktikatu nahi dutenei lasai ederrean solasteko; mintzapraktika taldeak arigune dira urte osoan.

Izena emateko interesa duenak telefonoz zein posta elektronikoz egiten ahal du:
  • 610 920 673
  • solaslaguna@topagunea.eus
Informazio gehiago hemen.