SOLASPOTEOA, jada gure artean errotua dagoen saio osagarria da: 2009an Elizondon egin genuen, 2010ean Donezteben eta honetakoan, Bortziriak aldera joko dugu!!!
Egitaraua:
13:45etan Baztanesa aterako da Elizondokotik Donostiaruntz, bertako solaslagunak busez etorriko dira, Malerrekatik pasatu eta bertakoak ere autobusera.
Berara 14:30ak aldera ailegatuko dira.
Berara ailegatu eta elkarrekin GURE TXOKOA ELKARTERA joanen gara. Bakoitzak bere jana eramanen du, taperretan, bokatan⦠nahi bezala!!! Baldintza bakarra edaria ez eramatea da, elkartean hartuko dugu!!
Ondotik Solaspoteoa Berako ostatuetan barrena, musikaz alaiturik.
Baztanesa berriz ere Donostiatik bueltatuko da, eta arratsaldeko 20:15etan egonen da Beran, beraz, ordu horretan eginen dugu buelta denok elkarrekin, (beno, norbaitek gelditu nahi badu, libre izanen da nahi duena egiteko!).
Oharrak:
- Egun osoan zehar musika izanen dugu gure belarrien goxagarri!!!
- Saio osagarri hauek denondako irekiak dira, beraz zuen lagunei, familiakoei, ezagunei, amoranteei⦠parte hartzera animatzen ahal diezue.
- Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!
Ea giro eder bat sortzea lortzen dugun!! Gora Solaspoteoa eta aupa solaslagunak!!!