Berako XIV. Kafe Antzerki Zikloaren hirugarren emanaldia ortziralean, azaroak 23 izanen da, 22:00etan, Bidaxka ostatuan. Kasu horretan Ramon Agirre eta Inazio Tolosa arituko dira, Xentimorik gabe antzezlanarekin.

Hirugarren emanaldian aktoreak Ray eta Nick-en paperean sartuko dira. Biak herrialdez herrialde ibili diren musikariak dira. Bi hamarkada lehenago amaigabeko birari ekin zioten munduan zehar: Frantzia, Amerika, Errusia, Kamerun, Mongolia… Ez dago hiri handi edo herrixkarik Ray eta Niken arteaz gozatu ez duenik. Aurten ordea, herrimina sentitu dute, eta Honorio doktoreak etxera lehenbailehen itzultzea gomendatu die.

Zikloa euskara batzordeak antolatzen du, Berako Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, eta helburu du euskarazko antzerkia ostatuetara, eta, oro har, jendea biltzen den tokietara, eramatea. Emanaldi honekin akabera emanen zaio zikloaren XIV. edizioari.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.