Urtero bezala, inguru honetako euskara zerbitzuok bat eginik matrikulazio kanpaina prestatu dugu. Aitzinekoan helduen euskalduntzeko kanpainaren berri eman genizuen; oraingo honetan, berriz, euskaldunak animatu nahi ditugu euren euskara maila hobetzera. Horretarako, euskaltegiak trebakuntza ikastaroak eskaintzen ditu: EGA, sakontzea, alfabetatzea…

Azken urteotan ordutegi zailtasunak dituztenentzako espreski autoikaskuntza ikastaroak jarri dira abian. Euskara ikasteko bertze modu bat da, non ikaslearen beharren arabera moldatzen den ikastaroaren edukia eta egitaraua. Irakasle batek ikaslearen euskalduntze ibilbideari jarraipena egiten dio (tutoretza sistema).

Irailaren bukaera arte zabalik izanen da matrikula egiteko epea Bortzirietako Euskaltegian.

Deitu Bortzirietako Euskaltegira eta bertan informazio gehiago eskatu ahal izanen duzu.

icon Informazio gehiago

Epea: Irailaren 30a

948 637 796

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.