2015-2016 matrikulazio kanpaina

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Baztango Udalak euskaltegietako matrikulazio kanpainaren berri eman nahi dizuegu. Hastear den ikasturtean herritarrak euskara ikasi eta hobetzera animatu nahi zaituztegu, gure eskualdeko euskaltegietan izena emanez.

Gure eskualdeetan lanean ari diren EUSKALTEGIEK urteetako esperientzia eta eskarmentua dute, euskara irakasteko metodo errazak, komunikazioan oinarrituak, erabiltzen dituzte eta, aurrez aurreko klaseak eskaintzeaz gain, internet bidezko ikastaroak nahiz autoikaskuntzarako aukerak ere ematen dituzte.

Bortzirietako Euskaltegia

Euskaltegian izena emateak dakarren gastua arintzeko Bortzirietako Euskara Mankomunitateak diru LAGUNTZAK eskaintzen ditu ikasle, langabetu, pentsiodun eta zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako.

Diru laguntza deialdia

Gogoratu, diru laguntza hauez gain Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2 SARI emanen dituela euskaltegian izena eman duten ikasleen artean zozketatzeko. Matrikularen erdia ordainduko zaio ikasle berrietako bati, eta beste erdia lehenagotik ikasten ari den bati.

2015-2016 ikasturteko matrikulazio kanpaina bultzatu eta hedatzeko asmoz mendialdeko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek BIDEO bat prestatu dugu, Topagunearen laguntzarekin.

Euskararekin hobeki!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.