Etxalarko Euskara Batzordeak urtero hainbat ekitaldi antolatzen ditu. Euskararen aldeko etengabeko lanaren barne, batzorde honek euskal kulturari eta herriaren kultur bizitzari ekarpena egin nahi die. Azken 20 urteotan 100etik gora euskarazko ekitaldi antolatu ditu euskara batzordeak, gehienak ere urriko kultur egunen bueltan. Kultur egunez aparte, ordea, antolatu izan dira hainbat ekitaldi. Eta oraingoan, ortziral honetarako antolatu dugun hitzaldiaren berri ematera gatozkizue.

Gaurkotasun handiko gaia da memoria historikoaren berreskurapenarena. 2012an, Nafarroaren konkistaren 500 urte beteko dira, eta, horren harira, hainbat ekitaldi antolatzen ari dira han-hemenka. Gurera, Nafarroa Bizirik elkartearen eskutik Patxi Abasolo etorriko zaigu. Sarrera gisa gai honi buruz propio prestatu duten bideoa izanen da lehenbizi, eta, ondotik, konkistari buruzko gertaera nagusiak azalduko dizkigu Patxik. Hitzaldia Kultur Etxean izanen da, 19:30etik aitzinera. Gonbidatuta zaudete.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.