Arantzako kultur egunak ekitaldiz beteta

Arantzako Euskara Batzordeak urtero bezala kultur egunak antolatu ditu urriaren akabailan eta azaroaren hasieran. Urte hauetan guztietan, euskara batzordeak ekarpen polita egin du herritarrek euskarazko kultur ekitaldiez gozatzeko parada izan dezaten. Aurtengo egitaraua inoiz baino beteago heldu da.