UEMAk euskararen erabileraren inguruko diagnostikoa egin berri du bere udaletan, eta emaitzek erakutsi dutenez ARANTZA euskararen tontorrean dago. UEMAk 4 mailatan sailkatu ditu udalak, bakoitza dagokion euskararen erabileraren arabera: Tontorrean, Gorabidean, Magalean eta Abian. Sailkapen honek agerian uzten du Arantzako udala euskaraz aritzen dela. Urteotan UEMAk, udalekin elkarlanean, egindako lanaren ondorioz, frogatu du posible dela administrazioan euskaraz funtzionatzea. UEMAko udalek, oro har, zerbitzua euskaraz bermatzen diete herritarrei, haien hizkuntza eskubideak errespetatuz.

Datuek erakusten dute UEMAko udalak, oro har, oso maila onean daudela euskararen erabilerari dagokionean, horren adibide garbia da Arantzako kasua. Udaletako euskararen erabilerari begira egindako sailkapenean goiko puntan dagoen Bortzirietako herri bakarra da, oraingoz, Arantza. Lesaka Magalean mailan dago eta gainerako hiru udalerrietan (Bera, Etxalar eta Igantzin) oraindik diagnostikoa egiteko dago.

Egindako azken diagnostikoaren ondoriotako bat da administrazioan ere badirela arnasguneak, eta horiek, UEMAko udaletan daudela. UEMAk 70 udal biltzen ditu bere baitan. Horietatik gehienak, % 80 baino gehiago, Tontorrean edo Gorabidean daude. Eta horrek udal horiek guztiak euskaraz edo euskarari lehentasuna emanda funtzionatzen dutela esan nahi du.

Badira, ordea, oraindik nagusiki ele bietan modu orekatuan funtzionatu arren, tartean gaztelaniaz ere funtzionatzen duten udalak. Udal horietatik gehienak UEMAn denbora gutxi daramaten udalak dira.

Eta abian dagoen udalik ez dago gaur gaurkoz UEMAn. Abian dauden udalak ele bietan funtzionatzera bidean, oraindik urrats handia egiteko duten udalak dira. Udalotan gaztelaniak presentzia nabarmena du.

Oraintsu udaletan onartu dituzten plan hauen helburua da, udalak dauden tokian daudela aurrera urratsak emango dituztela bermatzea, eta hori da udal hauek guztiek hartu duten konpromisoa. Aurrera egitea.

Udalak sailkatuta

– Tontorrean: Aulesti, Amoroto, Berriatua, Gizaburuaga, Zestoa, Beizama, Ajangiz, Ezkio Itsaso, Aizarnazabal, Gaintza, Zaldibia, Bermeo, Arantza, Altzaga, Arama, Itsasondo, Segura, Aduna, Ikaztegieta, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Orexa, Baliarrain, Altzo, Antzuola, Orendain.

– Gorabidean: Munitibar, Ondarroa, Lekeitio, Aramaio, Mutriku, Azpeitia, Elgeta, Zumaia, Orio, Oñati, Getaria, Muxika, Araitz, Areso, Etxarri Aranatz, Larraun, Leitza, Irura, Anoeta, Alegia, Amezketa, Oiartzun, Usurbil, Zarautz, Tolosa.

– Magalean: Mallabia, Atxondo, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Deba, Gatika, Lesaka, Busturia, Artea, Bergara.

– Abian: ez dago herririk maila honetan sailkatuta.

Egiteko: Arbizu, Basaburua, Baztan, Bera, Etxalar, Igantzi, Goizueta, Lizartza.

icon Artikulua Garan

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.