Heldu den Irailaren 16an, ortzegunarekin, 19:30ean hasita, Lesakako Harriondoan, “Arkanbele kantak: poema errezitaldi musikatua eta irudiz lagundua” ekitaldia antolatu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak. Mikel Tabernak bere azken liburuko olerkiak errezitatuko ditu, Joseba Irazoki eta Oier Fuentes lagun dituela. Euskaltegian izena emateko epea irekita dago irailaren 30era arte eta matrikulazio kanpaina sustatzeko antolatu dute ekitaldia.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.