Abiatzear da aurtengo KORRIKA!!

Larunbatean sartuko da Bortzirietan 19. KORRIKA. Gipuzkoatik heldu da Nafarroara Endarlatsatik barna, arratsaldeko 14:51n. Lesakara 15:37an iritsiko da eta herria zeharkatuko du, handik Igantzira igo eta Berrizaundik barna Etxalarko biribilgunera iristeko. 121-A errepidean segiz, Beran sartuko da 17:08an, eta herriaren erdigunetik pasatuko da, gure eskualdeko azken metroak eginez. Beratik Ibardingo bidea hartuko du KORRIKAk, eta modu horretan Nafarroa utzi eta Lapurdin sartuko da lasterketa, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Bortziriarrak lasterka egitera animatu nahi zaituztegu. Martxoaren 21ean, larunbatean, atera kalera, auzoak eta herriak jendez koloreztatzera, EUSKAHALDUN guztion artean osatuko baitugu Urepeletik Bilborako bidea.

icon Bortzirietako KM zerrenda eta ordutegia

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.