Jadanik jakinen duzunez, aurten ere abian da Solaslaguna egitasmoa. Helburua euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte hartzea erabat debaldekoa dela. Hau aitzinera ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere.

Beraz, proiektuan parte hartu nahi baduzu, edo, bertzerik gabe, gehiago informatu nahi baduzu, Berako Udal Aretoan, Belandetan, azaroaren 10ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 6:30ean eginen den aurkezpen hitzaldira eta ondorengo luntxera gonbidatzen zaitugu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

icon Gonbidapen oharra

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.