Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2014an Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu edota konpromisoak berritu dituzten eragileentzako diru laguntza deialdia onartu du. Mankomunitateak irailaren 9an egindako bileran onetsi zituen laguntza horiek emateko oinarriak eta baldintzak.

Diru laguntza eskuratu ahal izateko beharrezkoa da aurten Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu izatea edo, lehenagotik izanez gero, konpromisoak berritu izatea. Interesatuek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, euskara mankomunitatean, 2014ko azaroaren 21a baino lehen:

  • Eskaera orria behar bezala beteta eta mankomunitateak emandako ereduaren arabera.
  • IFZ txartelaren fotokopia.
  • Bai Euskarari Elkarteari ordaindutako fakturaren fotokopia (2014koa) eta ordainagiriaren fotokopia.

Aipatutako epea bukatutakoan, mankomunitateak begiratu du jasotako eskaerek baldintza guztiak betetzen dituzten, eta horren arabera diru laguntzak banatzea ebatziko du.

Diru laguntza deialdiaren oinarriak mankomunitatearen web orrian begira daitezke, www.bortziriak.eus helbidean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.