Urtero bezala, mankomunitateak dirulaguntza deialdi bat onartu du, Bortzirietan Bai Euskarari ziurtagiria duten eragileei begira. Hala, ziurtagiria duten entitateek, mankomunitateari eskaera egin eta baldintzak betez gero, 43 euroko laguntza hartuko dute. Eskaera egiteko epea zabalik egonen da 2021eko urriaren 29ra arte.

Dirulaguntza hartu nahi duten entitateek honako dokumentazio hau aurkeztu behar diote mankomunitateari:

  • Eskaera orria behar den bezala beteta: Imprimakia Bai Euskarari 2021
  • Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteari 2021ean ordaindutako faktura eta ordaindu izanaren agiria.
  • IFZ (NIF) txartelaren kopia.

Gainerako xehetasunak deialdian kontsulta daitezke: Bai Euskarari. Deialdia 2021

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.