Bai Euskarari Ziurtagiria dutenentzat diru laguntza

BaiEuskarari_Ziurtagiriaren_Elkartea(CMYK)Urtero bezala, mankomunitateak diru laguntza emanen die Bai Euskarari ziurtagiria duten eragileei. Laguntza hori lortzeko, ziurtagiria duten eragileek eskaera orria bete behar dute, eta Bai Euskarari Elkarteari 2016an ordaindu dioten fakturaren kopiarekin eta ordainagariarekin batera, mankomunitatera eraman edo bidali behar dute (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea. Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza. 948634125 / euskara@bortziriak.eus).

Eskaera egiteko epea 2016ko irailaren 1etik 30era bitartean izanen da. Gainerako xehetasunak eta eskaera egiteko orria lotura honetan ikusten ahal dira: http://www.bortziriak.eus/bai-euskarari-ziurtagiridunei-diru-laguntza-2016/