Bai Euskarari zki saridunen iragarkiaMankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileen lana saritzeko asmoarekin, zozketa bat antolatzen du urtero. Ziurtagiria duten Bortzirietako eragileek 7.000 boleto banatu dituzte haien bazkide eta bezeroen artean. Abenduaren 16an, goizko 9:00etan, Arantzako Herriko Etxean eta idazkariaren aitzinean, zozketa egin dugu eta zenbaki sarituak atera ditugu.

Lehen zenbaki saritua 4.133 izan da; boleto hori duenarentzat izanen da Lesakako Mendegia Harategiak eskainitako urdaiazpikoa. Boletoa Etxalarko Herriko Okindegian banatu dute.

Bigarren zenbaki saritua 4.726 izan da. Boleto hori duenarentzat izanen da Arantzako Aterpe Ostatuak eskainitako bi lagunentzako otordua. Kasu honetan boletoa Igantziko Tania González Aiestaranen farmazian banatu dute.

Saridunek 2016ko urtarrilaren 29ra arteko epea izanen dute boletoarekin mankomunitatera jotzeko (948 634 125). Egun horretarako ez badira zenbaki sarituak agertzen, sariak eman gabe geldituko dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.