Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa antolatu du, izen bereko ziurtagiria herritarren artean promozionatzeko asmoarekin. Zozketatu diren bi sariak honakoak dira:

1. Errekalde Ostatuak eskainitako 4 lagunentzako otordua.

2. Oninart-ek eskainitako Buatxabal markako 2

kamiseta.

Zozketa egin ondotik, zenbaki sarituak honakoak izan dira:

1. SARIA: 3.706 (Etxalarko Aldalurberea Landetxeak banatu du)

2. SARIA: 4.734 (Igantziko Orbela Aseguru enpresak banatu du)

Sariak Bortzirietan ziurtagiria duten bi eragile horiek emandakoak dira. Guztira 7.000 boleto egin dira, eta ziurtagiridun guztiei eman zaizkie, beren bezero, ikasle edota bazkideen artean bana zitzaten.

Mankomunitateak zenbaki sarituen berri emanen du komunikabideetan, eta sarituek urtarrilaren 9a arteko epea izanen dute boletoa mankomunitatean aurkezteko.

Dagoeneko badakigu bigarren saria, Orbela Aseguruak banatutakoa, Maribi Gaztelumendiri egokitu zaiola. Beraz, harentzat izanen dira Oninartek emandako Buatxabal markako bi kamisetak. Zorionak, Maribi!

Bigarren saria ez bada urtarrilaren 9a baino lehen agertzen, saria eman gabe geldituko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.