Mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileen lana saritzeko asmoarekin, zozketa bat antolatzen du urtero. Ziurtagiria duten Bortzirietako eragileek 6.000 boleto banatu dituzte haien bazkide eta bezeroen artean. Zozketa, urtarrilaren 12an, goizeko 9:30ean, Arantzako Herriko Etxean egin dugu eta zenbaki sarituak honakoak izan dira.

Lehen zenbaki saritua 1.007 izan da. Boleto hori duenarentzat izanen da Igantziko Biltoki Elkarteak eskainitako Errigoraren saskia. Boletoa Arantzako Telleri landetxean banatu dute.

Bigarren zenbaki saritua 5.158 izan da. Boleto hori duenarentzat izanen da Larun Haizpe Elkarteak eskainitako 50€ko erosketa txartela, Larun Haizpeko denda eta zerbitzuetan gastatzeko. Kasu honetan boletoa Ibaiondo janaridendan banatu dute.

Saridunek 2018ko otsailaren 28ra arteko epea izanen dute boletoarekin makomunitateara jotzeko (948 63 41 25). Egun horretarako ez badira zenbaki sarituak agertzen, sariak eman gabe geldituko dira.

Erran.eus

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.