Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia – AZKEN AKTA

UdalekuakZabalik dago begiraleen lan poltsa osatzeko deialdian izen emateko epea. Interesa dutenek eskaerak aurkeztu behar dituzte heldu den maiatzaren 13ko 12:00ak baino lehen. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitzan (Herriko Etxeko Plaza 7, 2. 31790 Arantza).

Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoa da 16 urte beteak izatea eta DBHko titulazioa izatea, baita euskaraz jakitea ere (C1 maila).

Eskaera guztiak jaso ondoren, baldintzak betetzen dituztenek ahozko proba praktiko bat egin behar dute ekainaren 3an, Berako Beralandeta eraikinean.

Mankomunitateak zerrenda hau erabiliko du udaleku irekietan lanean aritzeko behar dituen begiraleak kontratatzeko. Halere, 2016an osatuko den zerrenda 2015ekoaren osagarri izanen da: hau da, kontratazioak egiterakoan lehentasuna izanen dute 2015eko poltsan daudenek, eta hori agortu ondotik hasiko da 2016ko zerrenda erabiltzen.

Deialdiari buruzko xehetasun guztiak eta izen emateko inprimakia:

Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia 2016

Eskaera orria. Begiraleen lan poltsa 2016

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, hauxe da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta proba praktikorako ordutegia

Merezimenduen balorazioa eta proba praktikoko emaitza kontuan hartuta, hauxe da begiraleen lan poltsako azken akta:

Merezimenduen eta proben emaitzen azken akta