Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia onartu du. Lan poltsa hori bereziki udaleku irekietan aritzeko behar izanen diren begiraleak kontratatzeko erabiliko da. Izen ematea Bortzirietako Euskara Mankomunitatean egin behar da, datorren maiatzaren 20ko 12:00ak baino lehen, mankomunitatearen Arantzako bulegoan.

Bi lanpostu mota izanen dira: batetik, begirale arduradunena, eta bertzetik, begiraleena. Bietarako eskatzen diren baldintzak ezberdinak dira. Erantsita doan dokumentuan xehetasun guztiak daude, eta informazio gehiago nahi izanez gero mankomunitatera deitu edo e-posta bidaltzen ahal da.

icon 2011 deialdia

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.