Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzeko probak egitea onartu du. Lan poltsa hori bereziki udaleku irekietan aritzeko behar izanen diren begiraleak kontratatzeko erabiliko da. Betiere, lehenik 2011n osatutako zerrenda erabiliko da kontratazioak egiteko, eta begirale gehiago behar izanez gero, 2012ko lan poltsatik sortutako zerrenda erabiliko da.

Izen ematea Bortzirietako Euskara Mankomunitatean egin behar da, datorren maiatzaren 18ko 12:00ak baino lehen, mankomunitatearen Arantzako bulegoan.

Bi lanpostu mota izanen dira: batetik, begirale arduradunena, eta bertzetik, begiraleena. Bietarako eskatzen diren baldintzak ezberdinak dira. Erantsita doan dokumentuan xehetasun guztiak daude, eta informazio gehiago nahi izanez gero mankomunitatera deitu edo e-posta bidaltzen ahal da.

icon BEGIRALEEN LAN POLTSA 2012KO DEIALDIA

icon BEGIRALEEN LAN POLTSA INPRIMAKIA

icon BEGIRALEEN LAN POLTSA – IZEN EMAN DUTENEN ZERRENDA

icon Begirale eta arduradunen behin betiko zerrenda 2012

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.