Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatzen ditu urtero, eta horietan hainbat begiralek egiten dute lan. Mankomunitateak lan poltsa osatuko du udaleku horietan aritu behar diren begiraleak poltsa horretatik kontratatu ahal izateko. Eskaerak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitzan (Herriko plaza 7, 2. solairua, 31790 Arantza) aurkeztu behar dira, 2015eko maiatzaren 20ko 12:00ak baino lehen. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda maiatzaren 22a argitaratuko da, mankomunitatearen webgunean, www.bortziriak.eus.

Izengaiek bortz eguneko epea izanen dute erreklamazioak egiteko edo dokumentazioa osatzeko. Ondoren behin betiko zerrenda argitaratuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero:

icon Begiraleen lan poltsa 2015eko deialdia

Dokumentazioarekin batera aurkeztu behar den eskaera orria:

icon Eskaera orria begiraleak

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.