Datorren ekainaren 3an hasi eta ekainaren 13ra bitartean zabalik egonen da begiraleentzako ikastaroan izen emateko epea. Horretarako telefonoz deitu behar da mankomunitatera (948 634 125) edo e-mailez (euskara@bortziriak.eus) idatzi, datu hauek emanez: izen-abizenak, jaiotze urtea, lanbidea eta ikasketak, herria, telefonoa eta e-maila.

Ikastaroa 12 ordukoa da, eta ekainaren 15, 22 eta 29an (larunbatak) eginen da, goizeko 9:30etik 14:00ak arte, Berako Beralandeta eraikinean.

Hauek izanen dira gaiak:

  • Ekainaren 15ean, Dindaia Fundazioaren eskutik:

o Nola bultzatu euskararen erabilera haur eta gazteengan.

o Talde dinamikak.

  • Ekainaren 22an, Dindaia Fundazioaren eskutik:

o Udalekuen funtzionamendu orokorra.

o Sormen gaitasunak lantzeko tailer praktikoak.

  • Ekainaren 29an, Anfas elkartearen eskutik:

o Behar bereziak dituzten haurrak udalekuetan.

Ikastaroaren helburua da udaleku irekietan lan eginen duten begiraleei formakuntza eskaintzea, baina nahi duen guztiak izen ematen ahal du. Bukaeran, parte hartze ziurtagiria emanen zaie bertaratu diren guztiei.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.