Berako toki izenak ikertzeko beka deialdia

1991n egin zen toponimia mapari, falta diren txokoetako izenak gaineratu behar zaizkio, baita ordutik egindako etxe berrien izenak ere. Eta horiek, euskarri informatikoan bildu behar dira, etorkizunean zabalkunderako zernahi bide erabiltzeko derrigorrezkoa baita aurrelan hori egitea. Zabalkundea baita lan honen guztiaren helburu nagusia: herritarrek euren herriko toki eta txokoen izenak ezagutu eta zuzen erabiltzea. Horretarako euskarri egokiak zein izanen diren erabakitzeko, Berako Udalak proposamenak jaso nahi ditu lehenagotik, eta beraz, zabalkunderako egitasmoak taxutzea litzateke hautagaien lana. Edozein gisatara, bekadunaren egitekoa euskarri egitasmoa aurkeztea izanen da, eta ez euskarria bera.

Hautagaiek lana egiteko epea izanen dute 2010eko irailaren 15era arte. Erdi edo goi mailako unibertsitate titulua izan beharko dute, eta EGA titulua edo baliokideren bat. Pertsona bakarra edo taldea aurkeztu ahal izanen da lehiaketara. Eskabideak 2009ko urriaren 30ean aurkeztu behar dira, 14:00ak baino lehen, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean. Laguntzarendiru kopurua 3.000 €koa izanen da gutxienez.

iconIragarkia Toponimia Beka 2009