2009ko Kafe Antzerki Zikloa azaroaren 6, 13 eta 27an ospatuko da. Lehenengo zikloa (azaroak 6) Berako Errekalde ostatuan izanen da Zirika Zirkus taldearen eskutik; bigarrena, (azaroaren 13), Berako Ikuilu ostatuan izanen da Txirene Antzerki taldearen eskutik eta hirugarrena eta azkena (azaroak 27) Berako Xuga ostatuan izanen da Apurka Antzerki Taldearekin. Ziklo guztiak gaueko 22:00etan izanen dira.

  • Zirika Zirkus taldea: Pantxika Lamur

Azaroak 6, ostirala, Bera, 22:00etan

Gure pailazotxoa oporretatik heldu da, maleta eta guzti. Ikuskizun bat ikustera sartu da, eta zain dagoen bitartean jendearekin harremanean hasiko da. Artistarik ez denez heldu, berehala eszenatokiaren jabe eginen da.

  • Txirene Antzerki Taldea: Gezurrezko printzea

Azaroak 13, ostirala, Bera, 22:00etan

Senarraren bizitzan erabat murgiduta dagoen andre baten bizitza kontatzen du. Senarraren ama gaixotu, eta andreak hartuko du hura zaintzeko ardura. Senarraren bizitza, ordea, ez da aldatuko. Erabat etsita, andreak harremana hausteko erabakia hartuko du.

  • Apurka Antzerki Taldea: Han izan ezik, hona naiz

Azaroak 27, ostirala, Bera, 22:00etan

Joseba Sarrionandiaren lau ipuin txikitan oinarritutako ikuskizuna da. Ipuin laburrak dira, baina trinkoak, sugerentziez eta bitxikeriez beteak, kutsu poetiko bezain absurdoa darienak. Irtenbide gabeko egoeren arteko jokoa, umore gaziarekin nahasia, gizakiaren patua bere gordintasunean agertzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.