Larunbatean, azaroak 19, Berako Kafe Antzerki Zikloaren XVIII. edizioko azken saioa izanen da, Lixoia ostatuan, 20:00etan. Bazen Behin Klown taldeak Sexijentziak askatuz lana eskainiko du. Itziar Saenz de Ojer arituko da Pituxa protagonistaren paperean. Pituxak sexu harremanetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da, bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoez hitz egiterakoan. Arazoari aurre egin nahian laguntza eskatzea erabakiko du. Gauzak horrela, amarengana joko du lehenik. Ondoren, bere kabuz laguntza bilatuko du. Lagun pare bat ere azalduko zaizkio, eta nola ez, bikotea. Hala ere, egoera okertu besterik ez da egingo eta azkenik sexologoarengana jotzea erabakiko du. Publikoaren parte hartzea ere eskatuko du, deskubrituko duen bide berrian laguntza bila.

Kafe Antzerki Zikloa-iragarkia

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.