Berria taldeak egitasmoa babesteko kanpaina abiatu du: Zure ziztada behar dugu. Han-hemenka ari dira berria lagunen babesa jasotzen, eta, gurean, heldu diren bi asteotan, bilera bereziak eginen ditugu herriz herri. Horietara, Berria-ko ordezkariak etorriko zaizkigu, eta egitasmoaren egoeraren berri emanen digute bertatik bertara, kanpainaren nondik norakoak azaltzearekin batera. Bilera zabalak izanen dira, eta herritar oro gonbidatuta dago.

Hona hemen bileren egutegia:

– Arantzan: maiatzak 30, asteazkena, 17:00etan, Herriko Etxeko 2. solairuan.
– Lesakan: maiatzak 30, asteazkena, 19:00etan, Matxinbeltzenean (Euskaltegiaren egoitzan).
– Igantzin: ekainak 5, asteartea, 18:00etan, Igantziko Biltokin.
– Beran: ekainak 5, asteartea, 20:00etan, Beralandetan.
– Etxalarren: ekainak 7, ortzeguna, 19:30ean, Erretorenean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.