Bortzirietako Bertso Eskolak bertso saio berezia antolatu du larunbat honetan, azaroak 19, 14:00etan hasita, Basurde elkartean. Izan ere, ohiko bertso bazkaria izan beharrean, gaztaina izanen baita protagonista nagusia, urte sasoi honi dagokion eran. Gaztainez aparte, izanen da jateko gauza gehiago eta edatekoa, eta guztia 7 €ren truke. Bertsotan Alaia Martin eta Agin Laburu arituko dira, eta gai jartzaile Josu Goikoetxea. Lesakako Euskara Batzordeak antolaketan lagundu du. Aitzakiarik ez beraz ekitaldi hau galtzeko!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.