Larunbat honetan, irailak 15, bertso jaialdia izanen da Berako Kultur Etxean, 19:30ean. Alazne Untxalo, Iker Zubeldia, Amets Arzallus eta Alaia Martin izanen dira bertsolariak, eta Ainhoa Larretxea arituko da gai jartzaile lanetan.

Bertso saio hau Berako Euskara Batzordeak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, baita Nafarroako Antzoki Sarearen parte hartzearekin ere. Sarrera 3 eurokoa da, eta leihatiletan bertan eskuratuko ahalko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.