Arantzako Euskara Batzordeak Bertsolari filmaren emanaldia antolatu du maiatzaren 26an, Zahar Txokon, arratsaldeko 20:00etan. Dokumental hau iazko Donostiako zinemaldian aurkeztu zen eta arrakasta handia izan du. Bertan azaltzen zaigu bertsolariak bertsoa egin aitzinetik zer bizitzen duen, zer pasatzen zaion burutik, izaten dituen sentsazioak. Aukera ezin hobea da kalitate handiko dokumental hau herrian bertan ikusteko. Sarrera 3 € kostatuko da, eta 14 urtetik beheitikoei 1 € kobratuko zaie.

icon KARTELA_BERTSOLARI_ARANTZA

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.