BERTSOLARI FILMA ETXALARREN, EKAINAREN 2AN

Etxalarko Euskara Batzordeak Bertsolari filmaren emanaldia antolatu du ekainaren 2an, Kultur Etxean, arratsaldeko 20:00etan. Dokumental hau iazko Donostiako zinemaldian aurkeztu zen eta arrakasta handia izan du. Bertan azaltzen zaigu bertsolariak bertsoa egin aitzinetik zer bizitzen duen, zer pasatzen zaion burutik, izaten dituen sentsazioak. Aukera ezin hobea da kalitate handiko dokumental hau herrian bertan ikusteko. Sarrera 3 € kostatuko da, eta 14 urtetik beheitikoei 1 € kobratuko zaie.

icon KARTELA_BERTSOLARI_ETXALAR