Heldu den azaroaren 12an, ortziralearekin, 19:00etan hasita “Biziprest” dokumentalaren emanaldia antolatu du Euskaraldiko Batzordeak, Beralandetan. Hitzordua baliatuko dugu berriz ere elkar topo egiteko eta 2022ko edizioari buruz solasteko. Horretarako, gurera etorriko zaigu Euskaraldiko Nafarroako koordinazioko kide bat.

IƱaki Alforja Sagone da dokumentalaren egilea eta 2020ko Euskaraldian parte hartu zuten herritarren bizipenak diru ardatz. Protagonisten artean aurpegi ezagun bat topatuko dute bertaratzen direnek.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.