Bortzirietako euskalgintza arnas berritzen

Bortzirietako euskalgintza etorkizuneko antolamenduari buruzko gogoeta betean dago; laster hurrengo urratsak jakitera emanen ditu mugimendua berrantolatzeaz arduratu den taldeak. Joan den apirilean eta maiatzean jardunaldia eta gogoeta saioa egin ziren, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta. Jardunaldian, Bortzirietako euskalgintzaren antolamenduari errepasoa egin zitzaion. Ondoren, Kike Amonarrizek euskalgintzaren egungo egoera eta erronka nagusiak izan zituen hizpide. Bukatzeko, hiru esperientzia aurkeztu ziren, interesekoak izaten ahal direnak Bortzirietako euskaltzaleen mugimendua berritzeko: Tolosaldeko Galtzaundi, Hernaniko Kulturartekotasun Plaza Feminista, eta Arrasateko Geike. Guztira 50 herritarrek parte hartu zuten bi saioetan, Elhuyarrek dinamizatu zituenak. Taldeka eta guztien artean etorkizuneko erronkei buruz aritu ziren. Bideo honetan gogoeta prozesuak emandakoa biltzen da; Bortzirietako euskalgintzaren antolamendu berriaren ernamuina sortu da.

Hona hemen jardunaldiaren bideoa osorik.