Bortzirietako Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik

Urtero bezala, urtarrila eta otsaila bitartean Bortzirietako Euskaltegian matrikulatzeko bigarren epea irekitzen dute. Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu, astean 4 ordukoak. Eskolak Beran edo Lesakan izaten dira, taldearen arabera.

Bortzirietako Euskaltegiak eskarmentu handia du eskualdeko herritarrak euskaldundu eta alfabetatzen.

Euskara mankomunitateak dirulaguntza eskaintzen die euskara ikasleei. Informazio gehiago, hemen.