Bortzirietako euskaltegia 2014-2015 ikasturteari ekiteko prest dago, laster dira eskolak hastekoak, baina oraindik baduzue izena emateko denbora. Euskara Mankomunitatetik bortziritarrak euskaltegian hastera animatu nahi zaituztegu, euskara ikasteko, zuen euskara hobetzeko edota alfabetatuz euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko. Aipatutako horiek eta gehiago dira Bortzirietako IKA euskaltegian izena emanez gero ikasiko dituzuenak, aukera aunitz eskaintzen baitu euskaltegiak. Gainera egoitzak eskualdean bertan dituzue, eskura, eroso, herritik batera mugitu gabe euskara ikastera joateko modua duzue. Etxetik atera gabe ikasi nahi duenarentzat ere bada aukera on-line ikastaroan izena emanez.

Izena emateko asmotan bazarete begiratu ondoko taula. Bertan ageri dira euskaltegiak eskaintzen dituen mailak, ordutegiak eta egunak zehaztuta. Zuen beharretara egokituko den talderik izanen

duzue bertan, animatu!

MAILA

HERRIA

ORDUA

EGUNAK

1. urratsa (A1a)

Bera edo Lesaka

19:30- 21:30

Asteartea eta ortzeguna

2. urratsa (A1b)

Lesaka

15:00- 17:00

Astelehena eta asteazkena

3.urratsa (A2)

Lesaka

17:00- 19:00

Asteartea eta ortzeguna

6.urratsa (B1)

Bera

17:00- 19:00

Astearte eta ortzeguna

6.urratsa (B1)

Igantzi

19:45- 21:45

Asteartea eta ortzeguna

9.urratsa (B2)

Lesaka

19:30- 21:30

Astelehena eta asteazkena

Alfabetatzea

Bera

18:30- 20:30

Astelehena eta asteazkena

EGA-C1

Bera

4 edo 6 ordu, goiz edo arratsaldez

Zehaztu gabe

On-line

Euskara ikastea baliagarria izanen zaizue edozein kasutan: zuen eguneroko lanerako, guraso bazarete haurrei eskolako lanetan laguntzeko, EGA ateratzeko asmotan bazabiltzate azterketa prestatzeko ikastaro berezia izanen duzue … eta beste hainbat arrazoiengatik lagungarri izanen zaizue euskara jakitea.

Euskaltegiko taulan ageri den talderen batean izena emateko edo bestelako informaziorik eskatzeko deitu BORTZIRIETAKO EUSKALTEGIRA 948 63 75 44

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.