BORTZIRIETAKO SOLASLAGUNEN AURKEZPEN LUNTXA

Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen luntxa eginen dugu heldu den ortziralean, hilak 18, arratsaldeko 19:00etatik aitzinera, Lesakan, Matxinbeltzenean.

Dagoeneko martxan da Solaslaguna egitasmoa. Parte hartu nahi baduzu edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den luntxera gonbidatu nahi zaitugu.

Bortzirietako Euskara Mankomunitatez gain, Malerrekako Mankomunitatea eta Baztango Udala ere egitasmoaren sustatzaile dira. Helburua euskararen erabilerari bultzada ematea da. Horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Parte hartzea debaldekoa da. Egitasmo hau aitzinera ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere.