Urtero bezala, Beran, Lesakan, Arantzan, Igantzin eta Etxalarren izanen dira udalekuak, eskaintza zabalarekin, 3 eta 12 urte arteko haurrentzat

Izen ematea maiatzaren 20tik 31ra luzatuko da eta web orrialdeko formularioaren bidez erraz egiteko aukera dago

Udalekuak2018

Azken urteotan egin moduan, udalekuak (3-7 urte) eta sormen tailerrak (8-12 urte) izanen dira haurrentzat, BEM Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzuek, Dindaia Fundazioak eta Obra Social La Caixak antolaturik.

Arantzako Herri Eskolan, Igantziko Barazarrean, Etxalarko Landagain Ikastetxean, Lesakako Tantirumairu Ikastolan, Berako Labiaga Ikastolan eta Ricardo Baroja Ikastetxean izanen dira.

Lesakan uztailaren 15etik abuztuaren 9ra arte iraunen dute. Gainontzeko herrietan, ordea, uztailaren 1etik 26ra.

Izen ematea maiatzaren 20tik 31ra izanen da. Bi bide jarrai daitezke horretarako: web orrialdeko formularioa bete edo BEMen telefonora deitu.

Aurki plazaratuko da informazio zabalagoa eta ikasleek euren eskolatan jasoko dituzte eskuorriak beharrezko xehetasun guztiekin.

Beraz, adi datozen egunotan, oso itxura ona baitu datorren udak!!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.