Bortzirietako Euskararen II. Plan Estrategikoa abian

Hilabeteetako prozesuaren ondotik eta pandemiak sortutako gora-beherak nola edo hala gaindituta, mankomunitateak badu 2021-2024 aldirako plan estrategikoa. Parte hartze prozesu baten bidez egindako plana da, nahiz prozesua ezin izan den hasieran aurreikusi bezala burutu. Mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak 2020ko azaroaren 30ean egindako bileran eman zion onespena planari eta 2021eko urtarriletik aitzinera jarriko da abian. Osasun egoerak ahalbidetu bezain laster, urrirako aurreikusiak ziren aurkezpenak eginen dira; oraingoz ezin horientzako data zehatzik eman, baina aukera izan bezain laster antolatuko dira eta herritarrei jakitera emanen zaizkie.

Xehetasun gehiago hemen.

Plana osorik: BEM II. plan estragikoa 2021-2024. Doku interaktiboa

Herritarrekin irailaren 18an egindako parte hartzea laburbiltzen duen bideoa.