“Aspalditik gatoz eta urrutira goaz”. Horixe da Nafarroako hainbat toki entitatek (tartean Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Udalak) D eredua, euskarazko irakaskuntza, bultzatuz abiatu duten kanpainaren leloa.

Nafarroan heldu den otsailaren 3tik 7ra izanen da ikastetxeetan aurrematrikulazioa egiteko epea. Hortaz, data horiek ailegatu orduko hainbat gurasok beren seme-alabentzako zein ikastetxe nahi duten erabakitzeaz gainera, zein ikasteredutan matrikulatuko dituzten ere erabaki beharko dute.

Mankomunitatetik eta Berako Udaletik guraso guziak animatu nahi dituzte seme-alabentzako D eredua, euskarazko murgiltze eredua, aukera dezaten. Horixe da, gainera, aspalditik eskualdeko gurasoen gehiengoak (% 90) egin duen hautua.

Gurasoetako batek edo etxeko bertze helduek euskaraz (ongi) ez jakinda ere, haurrarentzat D eredua hautatzea da aholkua. Hain zuzen ere horrek emanen dio aukera haurrari etxean agian ongi ikasiko ez duen euskara eskolan hobeki lantzeko. Gainera, gure eskualdean aisialdian eta eskola orduz kanpoko ekintzetan euskarak presentzia nabarmena duenez, haurrak eskolan ikasitakoa kanpoan ere indartu eta erabili ahal izanen du.

Jakina, tokiko erakunde hauek familiei laguntza aktiboa eskaintzen diete haurraren ikas prozesuan. Adibidez, mankomunitateak hainbat eta hainbat baliabide eskaintzen ditu bide horretan laguntza emateko asmoarekin. Errate baterako, eranafarroa.eus webgunea.

Kanpainaren bideoa:

https://youtu.be/VfLn8a7nfqQ

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.