Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2013ko otsailaren 5ean egindako bileran, euskaraz egiten diren hainbat jarduera diruz laguntzeko deialdiak onartu zituen. Hain zuzen ere honako hauek:

  • Bortzirietako euskarazko aldizkariak diruz laguntzeko deialdia.
  • Bortzirietako euskarazko irratiak diruz laguntzeko deialdia.
  • Bortzirietan helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren erakundeentzako deialdia.
  • Bortzirietako ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak diruz laguntzeko deialdia.

Diruz lagunduko diren lau gai horietarako deialdiak ezberdinak dira, eta interesatuek dagokien pdf dokumentuan sakatuta ikus ditzakete, webguneko deialdien atalean. Lau deialdien kasuan, eskaerak aurkezteko epea 2013ko otsailaren 11n irekiko da, eta 2013ko martxoaren 4an bukatuko. Kasu guztietarako epea luzaezina izanen da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.