bortziriak_kartela2014an Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bortziriak, uraren magaletik euskararen bidean dokumentala egin zuen, Labrit Multimediarekin batera. Dokumentalak Bortzirietako adineko hainbat gizon-emakumeri 2006-2008 bitartean egindako grabazioak zituen ardatz. Horietan oinarriturik, gaur egungo bortziritarren parte hartzearekin, herri bakoitzaren ohiturak, paisaia, bizipenak… jaso ziren. Ikusi trailerra:

Bortziriak. Uraren magaletik, euskararen bidean TRAILERRA

Dokumentala salgai dago, 10 eurotan, Bortzirietako toki hauetan: Arantzako Dena janari-dendan; Berako Purienea dendan eta Igone liburu-dendan; Etxalarko plazako dendan eta kultur etxean; Igantziko Bi-bide janari-dendan; eta Lesakako Telletxea estankoan eta Xagu liburu-dendan. Oraindik ez badakizu Olentzerori zer eskatu edo zein opari egin, aukera paregabea duzu!

Dokumentalaren protagonista amuarrain bat da. Beratik Arantzaraino eginen duen ibilbidean, argi erakutsiko du nola osatzen den Bortzirietako izaera herri guztien artean, nola eutsi dien eskualdeak lehengo ohiturei, eta nola den, aldi berean, bizi-bizirik dagoen eskualdea, lehen eta orain, euskaraz .Erabat parte hartzailea izan zen dokumentalaren grabazioa. Beren testigantzak eman zituzten 50 gizon-emakume horiez gainera, bertze horrenbertze lagunek parte hartu dute grabazioetan, dokumentalaren ideia eta gidoia lantzen edota horretarako behar izan den materiala utziz. Beraz, gure herrietako jende ezagun aunitz ikusteko parada eskaintzen du dokumentalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.