150 lagunetik goiti parte hartu zuten joan den astean Donibane Lohizunen antolatutako mintzodromoan. Ekitaldia Sareuskak antolatu zuen euskararen  nazioarteko egunaren dela eta. Ekimen horretan elkarlanean ari dira Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Hego Lapurdiko Hirigunea eta Bidasoa-Txingudi Partzuergoa. Parte hartzaileak 3 gairen inguruan aritu ziren solasean, lau laguneko mahaietan txandaka. Gonbidatu bereziak izan ziren, Peio Ospital, Kalakaneko bi kide eta Maialen Arzallus. Bortzirietatik solaslagun talde bat hurbildu zen, eta eurekin batera Mentxu Peña, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Lehendakaria eta  Ander Almandoz, Arantzako zinegotzia (argazkian ageri dira).

Euskararen nazioarteko egunaren harira pauso bat aurrera adierazpena irakurri zuten Kalakaneko bi musikariek, gero guztiek Peiorekin batera kantu bat kantatu zuten eta bukatzeko Maialenek agurreko bertsoa bota zuen. Panpi Merkapidek, gure irratiko erratariak gidatu zuen saioa. Primerako giroa izan zen eta akabila ere bikaina eman zitzaion saioari, itsasoari begira mokadu bat hartzen. Heldu den urtean Bortziritarroi dagokigu mintzodromoa antolatzea eta ez dugu aurtengoa hobetzen erronka makala!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.