EKAINAREN 2AN, MINTZA EGUNA SANTURTZIN

Heldu den ekainaren 2an, Santurtzin, Euskal Herrian mintzapraktika taldeetan ari diren lagunen eguna ospatuko da: Mintza Eguna 2012. Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako solaslagunek autobusa antolatu dute hara joateko, eta debaldekoa izanen da. Baztandik goizeko 8:00etan aterako da, eta Berako Euskaldunako bidegurutzean eginen du geldialdia. Bazkarirako txartelak salgai daude, 20 €an (badira zeliako eta barazkijaleentzako menuak). Maiatzaren 23a baino lehen erosi ahal izanen dira, Bortzirietako euskara zerbitzura deituta (948 634125). Gonbidatuta daude, solaslagunak ez ezik, eskualdeko euskaldun eta euskaltzale guztiak. Animatu, giro ederra izanen da eta!

icon Mintza Eguna 2012 Egitaraua