“Erradikalak gara” bertso ikuskizuna Beran

Ikuskizuna Berako Kultur Etxean izanen da, larunbatean, urriak 7, 20:00etan, Berako Kultur Etxean. Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak eta Ane Labaka bertsolariak eskainiko dute emanaldia. Hauxe da sinopsia:

“Erradikalak zarete”, esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutiago”, pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara ailegatu nahian.

“Erradikalak gara”, esango dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutiago” pentsatuko duzue.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=2ZGi0pDp0FY

Ikuskizuna helduentzat da eta 70 minutu irauten du. Sarrerak 3 euro balio du.

Emanaldia Berako Euskara Batzordeak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen eta Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzarekin.