Errenta aitorpena euskaraz. 2018

 

2017ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ate joka ari da, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute abian aurten ere.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dute kanpainaren antolatzaileek. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.

Aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta modu errazean gainera:

  • errenta aitorpenaren garaian bulegoan bertan erraten ahal da euskaraz egin nahi duela
  • telefonoz deitu 948 505 152 zenbakira (NAN + PINa)
  • navarra.es helbidera jo, “errenta aitorpenaren proposamenaren hizkuntza hautatu” eta ziurtagiri digitalarekin edo NAN+PINarekin egin ahal da

Autolikidazioak ere euskaraz

Herritarren gehiengo handi batek autolikidazio proposamena jasotzen du gaur egun, hau da, errenta aitorpena egina hartzen dute etxean. Kasu horretan herritarrak, proposamen hori onartu egin behar du, eta hori telefonoz nahiz internetez egin dezake. Onarpen hori egiterakoan errenta aitorpena euskaraz nahi duela erratearekin hurrengoetan euskaraz jasoko du.

Informazio gehago eskuratzeko: