ERRIGORA KANPAINA

Erriberako zenbait taldek Errigora kanpaina martxan paratu dute, azken bi urteetan bezala. Hango produktuak zabaldu nahi dituzte, eta horrekin batera bertako ikastolak, euskaltegiak eta euskalgintzak dituen proiektuak lagundu. Horretarako hango produktuekin osatutako kutxa batzuk prestatu dituzte (olioa, piperrak, potxak, kardoak, borrajak, esparragoak, tomatea, ardoa…), 50 eurotan erosten ahal direnak.

Kanpaina Bortzirietan zabaldu nahi dugu. Laster etorriko zaigu aginaldo, opari eta konpromisoen garaia, eta ideia ona izaten ahal da horrelako kutxa bat oparitzea. Eskaerak heldu den azaroaren 12a arte (asteazkena) egiten ahal dituzue, honako toki hauetan:

ESKAERAK NON EGIN

Arantza

Herriko etxean

Bera

Amaleun arraindegian

Botxo ostatuan

Errekalde ostatuan

Kataku ostatuan

Labiaga ikastolan

Etxalar

Herriko okindegian

Igantzi

Herriko etxean

Lesaka

Arrano ostatuan

Mendegia harategian

Izarra okindegian

Tantirumairu ikastolan

Zertara dator Errigora?

https://www.youtube.com/watch?v=JsuoS7LRyi4

Euskarari puzka spota