ETXALARKO KULTUR EGUNAK 2011

Urtero bezala, urrian zehar hainbat kultur ekitaldi antolatzen ditu Etxalarko Euskara Batzordeak. 20 urtetik gora daramatza kultur egunak antolatzen, eta, gisa horretara, euskarazko kultur eskaintza herritarrei eskuratzen. Urte hauetan, hitzaldiak, kantaldiak, erakusketak, tailerrak, antzerkiak, zine emankizunak, bertso saioak, haurrentzako emankizunak, etab. programatuta, mota guztietako 100dik gora ekitaldi orotara, ekarpen polita egin dio euskara batzordeak herriko kultur bizitzari. Jarraian, aurtengo egitaraua duzue ikusgai. Urriaren 22ko bertso afaria bertan behera gelditu da.

icon Etxalarko Kultur eguneko egitaraua 2011